lunes, 7 de septiembre de 2026

Irakurzaletasuna sustatzeko ikastaroak antolatuko dituzte CBAn

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 7 de Septiembre de 2026.

Irakurzaletasuna sustatzeko ikastaroak antolatuko dituzte CBAn

2026-2027 ikasturterako udal liburutegian aisialdirako doako jarduerak izango dira; izen emateko epea asteazkenetik hilaren 18ra izango da.

Irungo Udalak irakurzaletasuna sustatzeko ikastaroak antolatu ditu CBA udal liburutegian. Aisialdirako ikastaroak doakoak izango dira eta ikasturte osorako baliagarriak. Bertan, parte hartzeko ezinbestekoa izango da hirian erroldatuta egoteaz gain, Irungo liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide izatea. Hirian erroldatutako bazkideek lehentasuna izango dute plazak esleitzerakoan. 

Hasieran, pertsona bakoitzak jarduera batean eman dezake izena. Gehiagotan izena eman nahiko balu, lehentasun hurrenkera adierazi beharko du. Gehienez, hiru tailerretan apuntatu daiteke. Plazak betetzen badira, banaketa zozketa bidez egingo dute. 

Aurtengo eskaintzaren baitan, CluBA, irakurketa kluba, Munduko Emakumeen Literatura, irakurle txokoa eta idazketa sortzaileko tailerrak eskainiko dituzte, besteak beste. Helduentzako zein haurrentzako jarduerak izango dute urriaren 2tik aurrera. Eskaintza osorik udal webgunean kontsultatu daiteke.

Jardueretan izena emateko epea asteazkenean ireki eta hilaren 18ra arte zabalik egongo da, biak barne. CBAn, bertan, izena emateko aukera izango dute.

No hay comentarios: