lunes, 7 de septiembre de 2026

Kirola Kiroldegietarako ikastaroetarako izen ematea, asteazkenean zabalik

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 7 de Septiembre de 2026.

Kiroldegietarako ikastaroetarako izen ematea, asteazkenean zabalik

Urritik abendura bitarte, Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan ikastaro ugari antolatuko dituzte; haurren izena emateko epea, ostegunetik aurrera.

Asteazken honetan, hilak 9, kiroldegietako ikastaroetan izena emateko epea zabalduko dute. Urritik abendura bitarte, ikastaroen eskaintza zabala izango dute Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan. Heldu abonatuen kasuan, asteazkenean zabalduko da epea; haur abonatuen kasuan, berriz, ostegunean. Bestalde, abonatuak ez direnentzako epea datorren astelehenean, hilak 14, irekiko da. 

Izen ematea NEO Irun aplikazioaren bitartez edota udal webgunearen bitartez egin beharko dute. Presentzialki egiteko ere aukera izango dute kiroldegietan.

Aurten ere kirol egokiturako eskaintza zabala edukiko dute: igeriketa egokitua eta aquagym ikastaroak izango dituzte. Kasu honetan, prozedura berezia beteko dute, eta astean zehar egin dezakete. Ez du zertan hilaren 9an izan. Aste honetan zehar izena eman dutenek jardueren eta ordutegien proposamena azaltzen duen posta elektronikoa jasoko dute, eta haien beharretara hobekien egokitzen diren aukerak adierazteko aukera izango dute. Datorren astean, eskaera guztiak jaso eta aztertu ondoren, pertsona bakoitzaren kirol balorazioa egingo dute, eta egokienak diren jarduerak eta formatuak aztertuko dituzte. Hilaren 21eko astean zehar, parte hartzaile bakoitzari jardueraren eguna eta ordutegia jakinaraziko zaio.

No hay comentarios: