Gaur aterako da lehen hegaldia Florentziara
Helmuga berria estreinatzen du aireportuak, eta horrez gain, Sevillarako hegaldi zuzenak berreskuratu dituzte.
Helmuga berria estreinatuko du gaur Hondarribiko aireportuak: Florentzia. Volotea enpresaren eskutik izango dira hegaldiak, eta horrela, Italiarekin lotura berreskuratuko dute, Romako hegaldiak duela 15 urte kendu ziren eta.
Astelehenetan eta ostegunetan izango dira hegaldiak hasieran, eta ondoren, azaroan, aldaketa egingo dute, eta astelehenetan beharrean igandean izango dira. Hegaldiak arratsaldean izango dira.
Hori ez ezik, Sevillara hegaldi zuzenak berreskuratuko ditu aireportuak. Bi helmuga berri hauekin, hurrengoak dira Hondarribirekin zuzeneko hegaldiak dituzten hiriak:
- Bartzelona
- Madril
- Malaga
- Sevilla
- Menorca
- Kanaria Handia
- Tenerife
- Londres
- Florentzia


No hay comentarios:
Publicar un comentario