'Irun.market' plataformak 33 saltoki eta 755 erabiltzaile ditu
Ekologin proiektuaren lehen urteko balorazioa egin dute. Proiektuari esker, besteak beste, gero eta erabiltzaile eta saltzaile gehiago daude plataforman.
Ekologin proiektua 2025ean jarri zen martxan, tokiko merkataritza sustatzeko, kolektibo zaurgarrien beharrei erantzuteko eta banaketak modu jasangarriagoan egiteko. Bi urte igaro ondoren, proiektuak eskainitako aurrerapenak aurkeztu dituzte Bidasoa Bizirik-ek, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialak eta Kutxa Fundazioak.
Proiektuaren eragin nabarmena irun.market Irungo merkataritzan eroskeetak online egiteko plataforman sumatu dute. 2025eko urtarriletik hona saltoki aktiboen kopurua 22tik 33ra igo da, eta erregistratutako pertsonena 110etik 755era. Era berean, hobekuntzak ere sumatu dituzte plataforman; ordainketak seguruagoak izateko aldaketak egin dira eta saltokientzako erabilera intuitiboagoa bihurtu da.

Udaleko eta erakundeetako ordazkariak proiektuari buruzko prentsaurrekoan.
Bestalde, Ekologinek etxez etxeko arreta farmazeutikoa jarri du martxan. Sendagaiak etxeetara eramateaz gain, farmaziako langilea bertaratzen da, arreta indibidualizatua izan dadin. Horrela, adibidez, botikak berrikusten dizkio pazienteari, baita mugikortasunarekin edo laguntza faltarekin lotutako zailtasunak antzeman ere.


No hay comentarios:
Publicar un comentario