jueves, 29 de octubre de 2026

Irungo EAJk segurtasuna hobetzeko lankidetza eta koordinazioa behar direla azpimarratu ditu

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 29 de Octubre de 2026.

Irungo EAJk segurtasuna hobetzeko lankidetza eta koordinazioa behar direla azpimarratu ditu

Gorka Alvarez eta Iñigo Berges jeltzaleak Eusko Legebiltzarrean izan dira segurtasunari buruzko eztabaidan; Irungo herritarrak kexu direla azaldu dute.

Eusko Legebiltzarrak segurtasunari buruzko eztabaida antolatu du Gasteizen, eta bertan izan dira Gorka Alvarez eta Iñigo Berges, Irungo EAJko ordezkariak. Segurtasunarekin eta bizikidetzarekin duten konpromisoa berresteko bildu dira Imanol Pradales lehendakariarekin, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuarekin, Aitor Esteban EBBko presidentearekin eta hiri eta herrietako alkate edota ordezkariekin. Irungo jeltzaleek segurtasunarekin eta bizikidetzarekin duten konpromisoa berretsi zuten. Era berean, segurtasunaren ikuspegia integrala izatea “ezinbestekotzat” jo dute.

Segurtasuna herritarrak kezkatzen dituen gaietako bat dela azaldu dute. Gaia zorroztasunez heltzeko eskaera egin dute “pertsonen benetako beharrei erantzunez eta kaleetako bizikidetza eta lasaitasuna hobetzen laguntzeko”. Bide beretik, Alvarezek azaldu du: “Aurrera egiteko modurik onena ahaleginak batzea, informazioa partekatzea eta erakundeen artean modu koordinatuan lan egitea dela argi dugu. Beraz, erakundeen arteko lankidetza da herritarrei erantzun hobeak emateko bidea”.

Udalaren, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko koordinazioaren garrantzia azpimarratu dute biek, “Irun hiri hobea egiteko”. Egun seinalatuetan, hala nola, sanmartzialetan eta gabonetan segurtasun plan berria indartu dute. “Jarduerak koordinatzea eta etengabe aldatzen ari den gizarte batean sortzen diren erronkei modu eraginkorragoan aurre egitea ahalbidetzen du”.

No hay comentarios: