miércoles, 13 de febrero de 2013

Binakako pilota txapelketa ostiralean helduko da Irunera

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa sección Bertan Bidasoa Txingudi, el miércoles día 13 de Febrero de 2013.


Binakako pilota txapelketa ostiralean helduko da Irunera

SARRERAK
, 20 EUROTIK AURRERA, SALGAI DAUDE DAGOENEKO KURPIL KIROLAK ELKARTEAN
X.S. - Miércoles, 13 de Febrero de 2013 - Actualizado a las 05:23h
IRUN. Profesionalen binakako eskupilota txapelketa nagusia ostiralean helduko da Irunera, 20.15ean hasita Uranzu pilotalekuan egingo den jaialdiarekin.
Atarikoan, Olazabal-Arruti eta Lemuno-Aretxabaleta bikoteek jokatuko dute eta ondoren, txapelketarako baliagarria den partiduan, Irujo-Zabaleta eta Ezkurdia-Zubieta izango dira aurrez aurre.
Jaialdirako sarrerak, 20 eurotik aurrera, bihar arte salgai daude Kurpil Kirolak elkartean 19.00etatik 20.30era eta, ostiralean, Uranzuko leihatilan eskura izango dira, 17.30etik aurrera.

No hay comentarios: