viernes, 18 de octubre de 2013

Iaz baino %18 ume gehiago ari dira aurten Irungo Eskola Kirolan

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa sección Bertan Bidasoa Txingudi, el viernes día 18 de Octubre de 2013.


Iaz baino %18 ume gehiago ari dira aurten Irungo Eskola Kirolan

Real Sociedad Fundazioak trebakuntza emango die programako begiraleei
X.S. - Viernes, 18 de Octubre de 2013 - Actualizado a las 06:07h
IRUN. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko umeen Eskola Kirola programan, aurten, 534 txiki ariko dira Irunen, iaz baino %18 gehiago.
"Kopuruaren igoera garrantzi-tsu" honekin "pozik" agertu ziren atzo Irungo Kirol eta Hezkuntza eta Euskara arloetako zinegotziak, Pedro Alegre eta Fernando San Martin, Eskola Kirolari buruz udaletxean egin zuten aurkezpenean.
Pedro Alegrek gogora ekarri zuen "programa honen helburu nagusia ez dela kirol errendimendua lortzea, ikasleen artean kirol modalitate desberdinen ezagutza, ariketa fisikoa egiteko ohitura eta hezkuntza eta giza baloreak sustatzea baizik".
Honela, iaztik programa hau Irunen kudeatzen duen BPXport Kirol Zerbitzuak enpresaren 34 begiraleren eskutik, 534 ikasle irundarrek "futbolean, saskibaloian, eskubaloian,rugbyan edo sofbolean ari-tzeko aukera izango dute ikasturtean zehar, eta atletismoa, igeriketa, mahai-tenisa, padela edo squasha ezagutu ahal izango dituzte jardunaldi berezietan", azaldu zuen Kiroletako zinegotziak.
Fernando San Martinek, bere aldetik, Eskola Kirola "euskaraz egin eta euskararen erabilera bultzatzeko tresna" dela gogoratu zuen.
TREBAKUNTZA Aurten, programa honetan Real Sociedad Fundazioak laguntza emango du, Eskola Kiroleko begiraleei emango dien ikastaro baten bitartez.
"Adin hauetan kirola ondo pasa-tzeko, baloreak sustatzeko eta ohitura osasungarriak hartzeko tresna" dela eta "kirol aniztasunaren alde" daudela esan zuen Real Sociedad Fundazioko Andoni Iraolak.


No hay comentarios: