Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
jueves, 31 de marzo de 2016
Katu ederrenak lehian Ficoban
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el miércoles día 30 de Marzo de 2016.
Katu ederrenak lehian Ficoban
Aurreko edizio bateko irudia. / F. DE LA HERA
Katuen Nazioarteko Erakusketaren hamargarren edizioak 160 katu bilduko ditu asteburuan, gehienak frantsesak
Katuen Nazioarteko Erakusketaren hamargarren edizioa ospatuko da larunbatean eta igandean, apirilaren 2an eta 3an, Ficoba erakustazokan. Guztira, 160 katuk parte hartuko dute, gehienak frantsesak, baina katu gipuzkoarren presentzia ere baieztatu da. Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Europako Txapelduna edo Europako Txapeldun Handia tituluak lortzeko lehian arituko dira denak.
Ficobako iturriek jakinarazi dutenez, erakusketaren hamargarren urtemuga ospatzeko, larunbatean, 16:00etatik 17:00etara, bisitariek lehoi katuaren alerik onena aukeratu ahalko dutela iragarri du ekitaldia antolatzen duen Amobs Star elkarte frantsesak. Urteetan Katuen Erakusketan lagundu duen eta duela gutxi hil den epaile baten omenez egingo da lehiaketa hau.
Katuen Erakusketaren beste erakargarritasun bat arraza exotikoez gozatzeko aukera izango da, hala nola Angora Turkiarra -etxeko katua, Turkiako erdialdeko Ankara eskualdekoa den aitzinenetako arraza batekoa-, Bonbai -etxeko katua, gihartsua eta erdi mailako tamainakoa, Burmes eta American Shorthair arrazen gurutzatzearen ondorioz sortua- edo Burmes Amerikarra -Thailandiatik datorren etxeko katu arraza-.
Erakusketa 10:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegian egingo da, larunbatean zein igandean. Sarreraren prezioa lau euro da helduentzat eta bi euro 7 eta 12 urte bitartekoentzat; 7 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera. Nazioarteko Katuen Erakusketara doazenek doako aparkalekua izango dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario