sábado, 23 de julio de 2016

Dantza unibertsala da.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 23 de Julio de 2016.

Dantza unibertsala da

IRUNGO SOLAS-JOLAS UDALEKU IREKIETAKO UMEEK GAZTEFOLK JAIALDIKO TALDEEKIN GOIZ EDERRA PASA ZUTEN ATZO, MUNDUKO DANTZAK IKUSI ETA IKASTEN
XABIER SAGARZAZUREN ERREPORTAJE ETA ARGAZKIA - Sábado, 23 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:12h
Dantzari ukrainiarrak eta Solas-Jolaseko ume irundarrak,  atzo Santiagoko frontoian.

M
ateo txikiak 14 hilabete besterik ez ditu eta ez da apenas ibiltzen ere hasi. Atzo, Irungo Santiago kaleko frontoian, Gaztefolk jaialdian parte hartzen ari den Ukrainiako Polisianochka taldeko musikariek klarinete, akordeoi, bibolin eta panderoaren doinu alai bat jotzen hasi orduko, aulkitxoan besoarekin kolpeka hasi zen Mateo. “Asko gustatzen zaio musika eta berehala hasten da txaloka edo saltoka”, esaten zuen Mateo txikiaren amak.
Santiagoko frontoian, atzo, Irungo Udalaren Solas-Jolas udaleku irekietan parte hartzen duten ume talde bat egon zen, denak bederatzi eta hamar urte artekoak. Ukrainiarrak, aldiz, 15 urte ingurukoak.
NAHASITA Irundarrei dantza erakustaldi txiki bat egin zieten eta hauek, txundituta geratu ziren Polisianochka taldeko kideen jauzi, itzuli eta oihuekin, baita beraien jantzi eder eta deigarriekin. Eta ondoren, dantzan erakutsi zieten, neska irundarrak mutil ukrainiarrekin elkartuz eta bertako mutilak hango neskekin.
Batzuek, bederatzi urteko Markel Behobide eta Laura Rico, adibidez, hasieran “oso lotsati” zeuden, baina berehala askatu zuten gorputza eta ukrainiarrekin batera, “oso gustura” aritu ziren dantzan.
“Asko gustatu zaigu, oso polita izan da. Nik euskal dantzak egiten ditut baina hauenak desberdinak dira, zailagoak”, esaten zuen hamar urteko Eider Alzagak, eta gimnasia erritmikoa egin izan duen bederatzi urteko Elene Casadok ere, ukrainiarrenak “dantza politak bezain zailak” direla uste zuen.
Santiagon bezala, atzo, Solas-Jolaseko umeek Antzaran plazan, Alai-Txoko parkean eta Puianan, Gaztefolkera etorri diren Peru, Georgia eta Poloniako gazteen dantzak ezagutu eta ikasi zituzten, Gazte Eskola deitu duten honetan.
Gogoz geratu direnek eta irundar guztiek, aukera izango dute, gaur bertan, 11.30ean hasita, jaialdiko talde guztiek (etxeko Eraikik barne) Zabaltza plazan egingo duten dantza-trukean parte hartzeko. Mugarik ez baitu dantzak
.

No hay comentarios: