sábado, 31 de diciembre de 2016

Aspertzeko astirik ez Irungo Eguberritako Haur Parkean

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 31 de Diciembre de 2016.

Aspertzeko astirik ez Irungo Eguberritako Haur Parkean

ESKUALDEKO ZEIN HERRIALDEKO BESTE TXOKO ASKOTAKO JENDEAK BISITATU OHI DU FICOBAN EGITEN DEN AISIALDI EKIMENA, HILAREN 4RA ARTE ZABALIK IZANGO DENA
XABIER SAGARZAZUREN ERREPORTAJEA ETA ARGAZKIAK - Sábado, 31 de Diciembre de 2016 - Actualizado a las 06:13h
Eskulan tailerrak (aurrean) zein karaokea edo puzgarriak (irudiaren hondoan) dira parkeak dituen zenbait jolas eta ekintza.
Eskulan tailerrak (aurrean) zein karaokea edo puzgarriak (irudiaren hondoan) dira parkeak dituen zenbait jolas eta ekintza.

G
abonetakoak egun politak dira famili-giroan pasa-tzeko, batez ere umeekin. Baina aldi berean, izaten du batek baino gehiagok, txikiak oporretan dauden bitarte luze honetan, aisialdirako planak aurkitzeko zailtasunen bat, bereziki eguraldia lagun ez den egunetan.
Ez du euririk egin azken bi asteetan baina Irungo Ficoba erakustazokan, bada euria egin hala ez deigarria eta oso gustukoa gertatu ohi den aisialdirako plana: Eguberritako Haurren Parkea.
Aurten, hamabigarren urtez, Ficobako hiru pabiloi bete adina dibertsioz gozatzeko aukera daukate adin guztietako umeek eta hauekin batera joaten diren guraso eta beste sendikoek.
Lehenengo pabiloian, plastikozko baloi puzgarri erraldoien barruan sartu eta bubble soccerera jolasteko aukera dago, ez dira falta umeek hainbeste maite dituzten bideokontsolak, futbolinak, air-hockey mahaiak eta noski, eskulanetako tailerrak. Hauekin batera, teknologia ere protagonista da, robotika eta scratch programazio-tailerrekin, softwareaskeko jokoekin edo gailu mugikorretatik kontrolatzen diren Beebot robotekin.
Ficobako bigarren pabiloian, ludoteka, puzgarriak, mahai-tenisa edo birziklatzen ikasteko jokoak (Txingudiko Mankomunitatearen eskutik) dituzte eskura bisitariek eta hirugarren pabiloian, patinetetan ibiltzeko aukera eta barrakak (matxinsaltoa, haur-trena, talka-autoak, ohe elastikoak...).
Bisitariek ilaren eza, sarreraren prezio egokia eta Ficoban bertan doan aparkatu ahal izatea estimatzen dituzte
GUSTURA Eguberritako Haur Parkea bisitatzen dutenak gustura etorri ohi dira eta askok, urtez-urte errepikatu egiten dute.
Horien artean daude 40 eta 39 urteko Aritz Aranbarri eta Maite Amenabar zizurkidaldarrak, Ficobara beren 9 eta 5 urteko umeekin “laugarren urtez jarraian” etorri direnak aurten.
“Olentzerok urtero ekarri ohi dizkigu parkerako sarrerak, eta gustura etortzen gara. Ez dago ia ilararik normalean, aurten txikiren bat izan badugu ere, eta aparkalekua doan edukitzea abantaila da”, esaten dute zizurkildarrek.
Umeen sarrerak zortzi euro kostatzen du eta helduenak , sei. Honen inguruan, Aritz Aranbarrik argi dauka “edozein herriko jaietan, barraketan ibiltzera joanez gero, hiru-lau bidaiatan gehiago” gasta-tzen dela eta Ficobako parke honetan, aldiz, “arratsalde osoan ibiltzeko aukera” daukatela.
Eduardo Aginako, 49 urteko bilbotarra, parkera joan da, “kasualitatez, bikotearekin alaba bikiekin egun pasa” zebilela. “BEC-eko parkea baino txikiagoa da hau, baina hemen ilara oso gutxi egotea abantaila da”, esaten du bilbotar honek.
Irungo Eguberritako Haurren Parkea gaur eta bihar itxita egongo da eta astelehenean zabaldu eta asteazkenera arte, hilaren 4a arte, bisitatu ahal izango da, 15.00etatik 20.00tarako ordutegian
.

No hay comentarios: