Aurtengo Euskararen Hilabetearen berrikuntza nagusia da eta hiritar guztiak gonbidatuak daude bertan parte hartzera: Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua Irunera iritsiko da martxoaren 15ean. Emanaldia Amaia Kultur Zentroan eskainiko da 19:30ean eta sarrera dohainik izango da. Zortzi film labur proiektatuko dira: 'Ilunpetan' (Koldo Carranza), 'Night shift' (Izaskun Arandia), 'Higadurak' (Amaia Otaola eta Oihane Zunzunegi), 'Ejecutor' (Javi Arriaga), 'Tazan' (UDA Films), 'Areka' (Atxur Taldea), 'Kreba' (Oier Fuentes) eta 'Zulo' (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga). «Jende gazteak egindako laburmetraiak dira», azaldu zuen Arantxa Zuletek. Guztira, emanaldiaren iraupena 77 minutukoa izango da. Gainera, proiekzio denak amaitzerakoan, Itxaso Navarro Atxur Taldeko kidearekin solasaldi bat egingo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario