Amaitzear da UDA, udako kirol kanpaina
1.665 lagunek eman dute izena Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako jardueretan
Asteazken honetan, Kiroletako ordezkari Borja Olazabalek UDA 2019 programan parte hartzen ari diren hiriko kluben udako beste jarduera eta eskola batzuk bisitatu ditu. Guztira, uztailean eta abuztuan, hemezortzi entitatek antolatu dituzte horrelako proposamenak, urteko sasoi honetan 23 kirol modalitatetan aritzeko aukera emateko.
Olazabalek nabarmendu duenez, “UDA kanpaina, zeinetan hiriko hainbat klubek parte hartzen duten uda oro, amaitzen ari da, eta azken errepasoa eman nahi genion hilabete hauek hirian ditugun kirol instalazio nagusietako batzuetan eman dutenari; alegia, kiroldegietako jardunari. Igerilekuko eta aretoko ikastaroek jende asko erakartzen dute, baita udan ere, eta garrantzitsua da urtez urte eustea udan kirolean aritzeko proposamenari”.
Bisita Artalekun hasi da, eta, Kiroletako ordezkariarekin batera, Bidasoa 21eko kudeatzaile Iñigo Zumeaga izan da. Uztailean eta abuztuan kiroldegietan antolatu diren ikastaroen datuak errepasatu dituzte biek. Guztira, 211 ikastaro antolatu dira Artalekun eta Azken Portun, erdi bana ia, eta, guztira, 1.665 lagunek eman dute izena. 160 ikastaro igerilekukoak izan dira, eta 51, aretokoak. UDA kanpainaren barruan, kiroldegietako programazioak irailera arte iraungo du, eta oraindik ez da bukatu datorren hileko jardueretarako izena emateko epea. Informazio gehiago nahi duenak udal webgunea kontsultatu dezake, irun.org/irunkirol helbidean, edo kiroldegietako harrera lekura jo.
Artaleku ondoren, Plaiaundiko pistak bisitatu ditu Kiroletako ordezkariak, Bidasoa Atletiko Taldeko arduradunekin batera, eta, azkenik, Jaizubia Hipika Klubean izan da.
23 modalitate
Urtero bezala, hiriko kirol entitateek beren kirol modalitateen inguruko udako ikastaroak antolatu dituzte, 16 urtera bitarteko neska-mutilei zer kirol jarduera eskaintzen dituzten ezagutarazteko eta, batez ere, haietaz gozatzeko aukera emateko. Aurten, klub hauek antolatu dituzte kirol jarduerak:
– Santiagotarrak KE: arraunketa, piraguismo eta stand up paddle ikastaroak
– Leka Enea: mahai teniseko ikastaroak, Sonia Etxazarreta Teknifikazio Zentroan
– Bidasoa KE: eskubaloi ikastaroak, Artalekun
– Central Surf Eskola: surf ikastaroak, Hendaiako hondartzan
– Jaizubia Hipika Kluba: hipika ikastaroak
– Real Unión, Mariño KE, Behobia KE, Landetxa KT eta Dunboa Eguzki KE: futbol ikastaroak
– Bidasoa Atletiko Taldea: atletismoa, Plaiaundin
– Bidasoa XXI: igeriketa ikastaroak, indoor ziklo ikastaroak eta zumba ikastaroak, Artalekun eta Azken Portun
– Badia TP: tenis ikastaroak, San Martzial-Txingudiko pista berrietan
– Padel Indoor Bidasoa: padel ikastaroak, klubaren instalazioetan eta San Martzial-Txingudiko pista berrietan
– Txingudi Errugbi Taldea: errugbi ikastaroak, Plaiaundin
– Irunesa KT: gimnasia erritmikoko ikastaroak, Azken Portun, uztaileko lehenengo hamabostaldian
– Lur-Alai Squash Kluba: squasha, Artalekun
– Erroibide ST: saskibaloia, Azken Portun, uztaileko lehenengo hamabostaldian

Guztira, hiriko hemezortzi entitate eta klubek ere lan egin dute udan, 23 kirol modalitate eskaintzen, hiriko gazteek kirol jardueretan arituz goza zezaten udaldiaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario