Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 23 de Noviembre de 2019.
‘Makers’ programa Irun Factoryn izango da berriz ere
Jardunaldiak astelehenero egingo dira, 2020ko otsailera arte, 15.00etatik 19.00etara
Sábado, 23 de Noviembre de 2019 - Actualizado a las 06:04h
IRUN- Bidasoak Bizirikek, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, Makers programa antolatu du bigarren urtez. Horrela, astelehenero, azaroaren 25etik aurrera eta 2020ko otsailera arte, 15.00etatik 19.00etara, ate irekien jardunaldiak egingo dira Irun Factoryn, maker jarduerak ezagutu edo horietan parte hartu nahi dutenentzat;hau da, prototipoekin, 3D inprimaketarekin, elektronika digital eta analogikoarekin eta abarrekin lotutako jarduerak. Jarduerak egiten diren bitartean, parte-hartzaileek Irun Factoryko ekipamendu teknologikoa modu tutorizatuan erabili ahal izango dute, sormenerako eta ekintzailetzarako giro egokian. Jardunaldi hauen barruan, Gabonetako dekorazioa sortzeko tailerrak ere antolatu dira. Hauek azaroaren 25etik abenduaren 16ra bitartean ospatuko dira 17.00etatik 19.00etara. - J.G.
No hay comentarios:
Publicar un comentario