'Ongi etorri etorkizunera!' lelopean ospatuko du Irunek Euskararen Eguna
Abenduaren 3aren inguruan ekimen programa zabala antolatu da hirian gaurtik aurrera
Euskararen Nazioarteko Eguna «abenduaren 3an 1949an ezarri zuen Eusko Ikaskuntzak euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aitortzeko helburuarekin. 1995ean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Geroztik, han hemenka antolatzen dira hainbat ekitaldi efemeridea ospatzeko», gogoratu zuen atzo udal Euskara ordezkaria den Jon Ugartek.
Irungo Udalaren Euskara Arloak antolatutako ekimenak aurkezteko, Iban Eguzkiza arloko zuzendariarekin agertu zen atzo Ugarte. «Abenduaren 3a Euskararen Eguna da. Euskal hiztunok ongi asko dakigu ezin dugula egun horretara mugatu. Izan ere, euskarak egunaren mugaz gaindi ere egunero bizi baita, guregan, gure ahoan bizi-bizi, gure belarrietan zernahitarako prest beti».
- Gaur:
- Oiasso Museoan, 1900etan, 'Euskaltzaindiak egunak eta lanak' dokumentalaren proiekzioa eta Miriam Urkia euskaltzainarekin eta Ibon Usarralde Euskaltzaindiko kudeatzailearekin solasaldia.
- Azaroak 30:
- Urdanibia plazan, 12:00etan, kantujira Jeiki Hadi talde irundarrarekin. Amaia KZn, 17:00etan, '20.000 legoa itsaspeko bidaia zaborretan', familientzako euskarazko antzerkia (4,30 euro).
- Abenduak 1:
- Txistulari diana 8:30ean. Eguardian, muxikoak Meakako Adiskideak taldearekin. Amaian, 19:00etan, Asociación Lírica Luis Marianoren 'gure Abestiak' ekitaldia (18 euro elkartearen bazkideentzat, 12 besteentzat).
- Abenduak 3:
- Urdanibia plazan, 10:00etatik 19:00etara, Bitamine eta Irungo Udalak antolatutako ekimena. 18:00etan, Hika antzer-kia eta 19:30ean, Amaian, 'Soinujolearen semea' filmaren proiekzioa, Fernando Bernués zuzendariaren solasaldiarekin.
- Abenduak 4:
- 17:00etan haur parkea eta 19:30ean Tor magoa. 19:30ean 'Margolaria' filma eta Mikel Urdangarin eta Oier Aranzabalekin solasaldi musikatua.
- Abenduak 5:
- Amaian, 17:00etan, familiarentzat 'Pikachu detektibea' eta 19:30ean, helduen-tzat, 'Agur Etxebeste'.
- Abenduak 27:
- Amaia KZn, 17:00etan, Angel Barroso irundarrak zuzendutako animaziozko 'Elkano. Lehen mundu bira' filma eskeiniko da. Dohan baina gonbidapenak jaso behar dira.
2020ko Euskaraldia
'Ongi etorri etorkizunera! Ongi etorri euskarara!' lelopean ospatuko da aurten Nazioarteko Eguna eta, ohi bezala, ekimenak ez dira abenduaren 3ra mugatuko eta aurreko eta ondorengoak hartuko dituzte.
Nahiz eta atzo aurkeztu programa, herenegun jarri zen martxan Amaia Kultur Zentroan burutu zen bertso jaialdi batekin, gogoratu zuen Eguzkizak datozen egunetarako programa puntuz puntu zehaztu aurretik. Noski, abenduaren 3rako ekimen berezi bat dago aurreikusita. Urdanibian izango da eta Udalak Bitaminerekin elkarlanean burutuko du. Bertan, beste zenbait aktibitateren artean, badago Ugartek aurreratu zuen bat. «Euskaraldia eta euskararen inguruko desioak eta bizipenak idatzi eta zabaltzeko aukera emango da», aipatu zuen zinegotziak. «Hau da, 2019-2020 epealdiko Euskaraldirako kale ekimenak proposatzeko aukera da. Hiriko plaza eta kale guztietara eramateko asmoa dugu eta horregatik animatu nahi ditugu herritar guztiak ekimen honetan parte har-tzera».
Horrez gain, beste berri bat aurreratu zuen zinegotziak, izan ere, «Hizkuntza Politikako Gaietan Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordeak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak landutako adierazpen instituzionalera atxikitzeko asmoa du Irungo Udalak. Adierazpenak indarra jartzen du euskararen normalizazioan beharrezkoak diren bide eta modu berrietan».
No hay comentarios:
Publicar un comentario