martes, 28 de abril de 2020

Iruni buruz euskal Wikipedia handitzeko lehiaketa deitu du Aitzondo Elkarteak

Noticia publicada en Diario Vasco,el martes día 28 de Abril de 2020.

Iruni buruz euskal Wikipedia handitzeko lehiaketa deitu du Aitzondo Elkarteak

M.A.I.IRUN.
Irunekin lotura duten artikulu txukunen faltan dago euskarazko Wikipedia. Hori dela eta, Aitzondo Euskara Elkarteak 'Irun dezagun sarea!' lelopean lehiaketa jarri du martxan. Irungo pertsonaia bat, leku bat, kultur lan bat, talde bat, gertaera bat... izan daitezke artikuluaren xede eta ekainaren 30a baino lehen igo behar da eta egileak zein artikulu egin duen irungoeuskarataldea@gmail.com posta elektronikoan jakinarazi behar du (dudak eta galderak ere posta horretan).
Apirilaren 25etik aurrera editatutako artikuluak soilik hartuko dira kontutan. Informazioaren zorroztasuna, erreferen-tziak, euskararen erabilera eta beste hainbat baloratuko dira. Koronabirusaren aipamen bakoitzak, aldiz, puntu erdia kenduko du.
Irabazleak Brontë liburu-dendan gastatzeko 50 euroko balea lortuko du eta parte hartzaile guztien artean Labore Txingudi dendan 50 euroko saskia zozketatuko da.

No hay comentarios: