miércoles, 9 de septiembre de 2020

Eskolara itzulerak eragindako «ziurgabetasunak» aztertuko ditu Elkarrekin Podemosek

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 8 de Septiembre de 2020.

Eskolara itzulerak eragindako «ziurgabetasunak» aztertuko ditu Elkarrekin Podemosek

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldea kezkati azaldu da ikasturte berriaren hasierarekin. Egungo osasun egoera kontuan hartuta, ebaluazio bat egin nahi dute eta horretarako zenbait galdera egin dizkiote Bozeramaileen Batzordeari.
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldea kezkati azaldu da ikasturte berriaren hasierarekin. Egungo osasun egoera kontuan hartuta, ebaluazio orokor bat egin nahi dute eta horretarako  zenbait galdera egin dizkiote Bozeramaileen Batzordeari. 2020-2021 ikasturteko eskolara bueltak sortzen dituen ziurgabetasunen gaieneko galderak egin dituzte zehazki.
Lehenik eta behin, gaia jorratzeko koordinazio mahai bat eratzea ezinbestekotzat jo dute, eta bertan, guraso elkarteak, ikastetxeak, irakasleak eta ESI Bidasoako ordezkariak bildu nahi dituzte. Honekin, elkarrizketa bideratu nahi dute udal gobernuarekin. 
Era berean, hezkuntza arloak garbiketa protokoloak indartu ote dituen jakin nahi dute (aurreko ikasturtearekin alderatuta gehiago kontratatu ote dituzten zehazki). Bestalde, ikastetxeetako sarrera eta irteerak, trafikoa, aparkatzeko edota garraioaren kudeaketari dagokionez egindako plangintzan zein den jakin nahi dute taldeko kideek, «unean uneko pilaketak saihesteko».
Kiroldegietan proposatutako neurriak zeintzuk diren eta zer nolako protokoloa aplikatuko duten ere galdetu diote udal gobernuari. Amaitzeko, kontziliazioaren gaiari erantzuteko udalak hartutako neurriak ezagutu nahi dituzte.

No hay comentarios: