Ia sei hilabeteko etenaldiaren ostean pentsio duinen aldeko aldarria kalera itzuli da. Atzo bildu ziren San Juan plazan, osasun neurriak errespetatuz.
Irungo San Juan plaza berriz ere pentsio duinen aldeko agertoki bilakatu zen atzo (hilak 7). Ia sei hilabeteko etenaldiaren ostean, ohiko elkarretaratzeak berreskuratzeko apustua egin du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. Atzo egin zuten lehena, eta datozen asteetan hitzordu berbera errepikatzeko asmoa dute.
Osasun neurriak errespetatzeko asmoz, ilaratan banatu ziren bertaratutakoak, haien artean bi metroko distantzia zegoelarik.
Osasun larrialdi egoera hasi aurretik, ikasturte politiko berri honetan ere ondorengo aldarriekin atera dira kalera:
- Erosteko ahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea.
- Duintasuna bermatzen dituzten pentsioan izatea: 1.080 euro Euskadin.
- Jasangarritasun faktoreari ez (pobreziaren faktorea deitu beharko genukeena).
- Emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario