Letxunborro ibilbidean bizikleta eta oinezkoentzako zati bat egokitzen ari dira. Javier Esteban Indart kalean aldiz, oinezkoentzako egiteko lehen pausoak eman dituzte.
Mugikortasunaren Astea probestu du Irungo Udalak hiriko zenbait gunetan hobetze lanak egiteko. Zehazki, Letxunborro ibilbidean bizikletentzako eta oinezkoentzako zati bat egokitzen hasi dira, eta Javier Esteban Indart kalea oinezkoentzako egiteko lehen pausoak eman dituztela jakinarazi du udaleko Obra sailak.
Letxunborro ibilbidean (Errota eta Puianako biribilguneen artean hain zuzen re) oinezkoen zein bizikletentzako zati bat erabilgarri jarriko dute. Horretarako, errepidearen alboan bide berri bat eraikitzen hasi dira. Bizikleten erreiak 1,5 metroko zabalera izango du, eta norabide bakarrekoa izango da. Oinezkoenak aldiz, bi metroko zabalera izango du.
Javier Esteban Indart kalean aldiz (Zubiarre eta Bartolome de Urdinso bitarte horretan zehazki), «proiektu xumea» egin nahi dutela azaldu dute udaleko iturriek. Itxura berria eta polita eman nahi diote kaleari. Horretarako, lehen kotxeek erabilitako errepidea oinezkoentzako erabilgarri jarriko dute orain, eta kalea apaintzeko elementu ugari jarriko dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario