Osakidetzako langileei babesa adieraziko diete ostiralean;«osasungintza publikoa beharrezko giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzeko» exijituko dute.
Joan den astean bezalaxe, honetan ere Osakidetzako langileei babesa adierazi nahi diete Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. Hala, ostiralean (hilak 25), 11:00etan egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte eskualdeko herritarrak, «osasungintza publikoa beharrezko giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzen dela exijitzeko».
«Badakigu pentsioei buruzko gaia ez dela, baina pentsiodunok gara lehen mailako osasun arretarekin lotura estuena duen kolektiboa», esan dute hedabideei bidalitako ohar batean. Horregatik, osasun langileek pandemian zehar egindako lanaren nahiz euren «bidezko eskakizunen alde» agertu dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario