COVId-19aren osasun larrialdia eta izaten ari den ondorioak lehen lerroan jarri baditu ere, etorkizunari begira ere jarri da Santano.
Garai berezi bati aurre egin, eta behar den moduan erantzuteko prest dago Irungo Udala. Hala jakinarazi du gaur Jose Antonio Santano alkateak datozen hilabeteetako lehentasunak eta bide orria zehazteko egin duen agerraldian . COVId-19aren osasun larrialdia eta izaten ari den ondorioak lehen lerroan jarri baditu ere, etorkizunari begira ere jarri da eta udalean COVID batzorde bat martxan dela azaltzearekin batera, hirira Europatik heldutako diru funtsak ekar ditzakeen proiektu estrategikoak lantzen ari direla jakinarazi du. COVID batzorde horretan udal sail guztietan izendatu diren arduradunek osatzen dute, “horrek bizi dugun egoera berezia modu eraginkorragoan eta azkarragoan kudeatzeko aukera emango digu”.
“Garai konplexuak dira, ezberdinak, zailak, baina etorkizunari begiratzea ezinbestekoa dugu, beharrezko neurriak hartuta aurrera egiteko”, esan du Santanok.
Lehentasuna irundarrak izango direla erantsi du alkateak, “euren beharrak eta euren kezkak”. Hezkuntzari ere erreparatu dio; hori dute oraintxe jo mugan, “16.000 maskara baino gehiago banatu dizkiegu ikasleei, bi bakoitzari, ikastetxeetako ordezkariekin elkartu gara, ikastetxeen garbiketan sakondu dugu, udal espazioak jarri ditugu ikastetxeen eskura, eta asteazkenean guraso elkarteekin batzartu ginen familien iritzia lehen eskutik jasotzeko”.
Egungo egoera ahaztu ez, baina aurrera begira jarri beharra nabarmendu du, baita zehaztu ere, erronka handiena ekonomikoa izango dela, “argi dago aurten diru sarrera gutxiago izango ditugula, baita ezusteko gastuak ere, eta lanean ari gara horretara moldatzeko. Proiektuak lehenetsi behar dira, errealistak izan eta gastuak benetan beharrezkoa dena estaltzera bideratu”. Aurrera begirako proiektuen artean, Irun Aurrera planaren barruan, Irunentzat garrantzitsuak diren proiektuak identifikatuko dituen dokumentu estrategikoa egitea aipatu du Santanok, “Europako diru funtsen finantzazioa lortzea da helburua”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario