jueves, 24 de septiembre de 2020

Sexu Esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren Aurkako Egunerako adierazpen bateratua kaleratu du udalak

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 24 de Septiembre de 2020.

Sexu Esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren Aurkako Egunerako adierazpen bateratua kaleratu du udalak

Irungo Udalean ordezkaritza duten talde guztiek adostu dute testua.

IRUNGO UdaletxeaAdierazpen instituzionala egin du udalak, Euskararen Egunaren harira.

Atzoko (hilak 23) Sexu Esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Irungo Udaleko talde politiko guztiek adierazpen instituzionala sinatu dute. «Udal gisa, ez dugu ahaztu behar sexu esplotaziorako salerosketa, batez ere emakumeena eta neskena, gure lurraldean ere badagoela, eta negozio bat dela onura handiak lortzen dituzten eta gure probintzian ezarrita dauden delitu erakundeentzat», esan dute lehenik talde politikoek.

Zentzu berean, herritarrek ere gogor jo zuten atzo sexu esplotazioaren aurka. Hamarka lagun bildu ziren, goiz eta arratsaldez, Zabaltza plazan, Duintasuna ez dago salgai. Sexu esplotaziorik ez lelopean. Mobilizazioak Bidasoako Emakumeak elkarte feministak antolatu zituen.

Ondorengoa da, hitzez hitz, ordezkaritza duten talde guztiek adostutako testua:

  • Irungo Udalak egiaztatu du agerian utzi behar dela, batez ere Covid-19aren mundu- mailako krisiaren une honetan, pertsonen sexu-esplotaziorako salerosketaren arazoa, batez ere neskena eta emakumeena, gure gizartean errotua dagoena eta gure udalerrian ere badagoena.
  • Irungo Udalak erakunde guztiei eskatzen die indartu dezatela, ahalik eta bitarteko gehien erabiliz, horrelako delituak detektatzeko eta kontrolatzeko gaitasuna; izan ere, adierazle eta azterlan guztiek erakusten dute koronabirusaren pandemiak areagotu egin duela emakume eta nesken sexu-esplotaziorako salerosketa, eta biktimek euren harrapatzaileen indarkeria handiagoa jasaten dutela konfinatuta egonik.
  • Irungo Udalak bere gaitzespenik gogorrena adierazten du gizartearen pasibotasuna eta tolerantzia dela eta pertsonen sexu-salerosketaren eta -esplotazioaren aurrean, batez ere emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurrean; izan ere, deshumanizazioak eta norbanakoen nahiak berehala asetzeko irabazi irrikak bidea libre uzten die, pandemiak larritutako zaurgarritasun- egoerak aprobetxatuz, pertsonak beren helburuetarako erakartzen dituzten pertsonen tratulariei.
  • Irungo Udalak komunikabide guztiei eta turismo- eta aisialdi-operadoreei eskatzen die ezabatu ditzatela sexu-esplotaziorako helburu duen salerosketa gertatzen dela aski ezaguna den kluben publizitatea eta eskaintza.
  • Irungo Udalak Estatuko segurtasun-indarrei, Ertzaintzari, Udaltzaingoari eta erakunde eskudun guztiei eskatzen die areagotu ditzatela pertsonen salerosketaren sareak eta “industria” eraisteko baliabideak, arreta berezia jarriz emakumeen eta nesken salerosketan, bai eta sexu-esplotazioa helburu duen salerosketaren, trafikoaren eta prostituzioaren biktimak gizarteratzeko eta laneratzeko neurri espezifikoak ezar ditzatela ere.
  • Irungo Udalak adierazpen instituzional hau hona bidaltzeko eskatzen du:  Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Berdintasunaren Batzordera, Gipuzkoako udal guztietara eta Estatuko Gobernura.

No hay comentarios: