'Gordailua Museoan' proiektuaren bigarren atalean garai bateko objektuak jaso dituzte. Gordailutik Oiassora eraman dituzte zenbait pieza.
Gordailutik Oiasso Erromatar Museora jauzi egin dute zenbait bildumek. Izan ere, bigarren Gordailua Museoan proiektuaren emaitzaz gozatu daiteke dagoeneko museoan. Bigarren honetan, artzaintzaren munduarekin lotutako objektu etnografikoak jaso dituzte. Erakusketarako, Irungo Udalaren eta aldundiaren laguntza jaso dute.
Museoan, garai bateko kaikuak, harriak edo suondokoak jaso dituzte, esaterako, Tolosaldeko Intxur aztarnategian aurkitutako batzuk.
EHUko udako ikastaroa, online
Era berean, hilaren 30ean eta urriaren 1 eta 2an ikastaro bat eskainiko du museoak, Marmolaren inperioa: apaindutako harriak eta Iberiar Penintsulako harrobiak erromatarren garaian titulupean. Online bidez eskainiko dute, osasun larrialdia dela eta. Izena emateko, esteka honetara jo beharko dute interesdunek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario