Bihar (hilak 18) Irungo Dunboa eta Iturrino anaiak anbulatorioetan Osakidetzako sindikatuek deitutako mobilizazioetara batu dira Txingudiko Pentsiodunak.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bat egin du bihar (hilak 18) Irungo Dunboa eta Iturrino anaiak anbulatorioetan egingo dituzten mobilizazioekin. Osakidetzako sindikatuek deitu dituzte, ondorengo aldarrikapenekin: «Osasungintza publikoa beharrezko giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzea, kalitatezko arreta ematea ahalbideratuko dutenak».
Pentsiodunek gogoratu dutenez, haiek dira lehen mailako osasun arretarekin lotura estuena duen kolektiboa. Horregatik osasun langileek pandemian zehar egindako lanaren nahiz beren bidezko eskakizunen alde agertu dira. «Izan ere, herritar guztioi eragiten diguten kontuan dira, eta bereziki adinekoak garenoi», erantsi dute pentsiodunek.
Biharko ellkarretaratzeak 13:00etan hasiko dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario