92. zenbakia banatuko dute, irailekoa. Fisikoaz gain, online edizioa ere kontsulta daiteke dagoeneko.
Irungo 20.000 etxebizitza baino gehiagok udal aldizkariaren azken alea jasoko dute datozen egunotan. Zehazki, 92. zenbakia da jasoko dutena, irailari dagokiona hain zuzen ere.
Zenbaki honetan, bereziki pandemiarekin lotutako gaiak landu dituzte. Irun Aurrera planean zehaztutako lerroak edota diru laguntza guztien berri eman dute barruan. Gainera, uztaila eta abuztuan zehar kultur agenda ezohikoak utzitako irudiak ere ikusgai izango dira.
Portada Espainiako Vueltak hartu du, urriaren 20ean hasiko baitute hirian. Honekin lotuta, Juanma Garate txirrindulari irundarrari elkarrizketa bat egin diote, eta Vueltak hirian egingo duen zirkuituaren gaineko xehetasunak gehitu dituzte.
Online bidez kontsultatzeko, esteka honetara jo beharko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario