Hiriko ikastetxeei itzuleran laguntzeko eremu ugari egokituko ditu udalak. Haur parkeak, kirol guneak eta eraikin publikoak erabiliko dituzte.
Ikastetxeen itzulerarekin batera, ondorengo erabakia hartu berri du Irungo Udalak: hiriko 30 bat espazio publiko hezkuntzarako erabilgarri jarriko dituzte, «aurtengo itzuleraren berezitasunaz kontziente» baitira.
Haur parkeak, kirol guneak, gune itxiak (Palmera Montero edo auzo elkarteen lokalak adibidez)… Gune ugari ikasle zein irakasleen eskura jarriko dituzte.
Era berean, haur eskoletan, haurrentzako zentro publikoetan, lehen mailako irakaskuntza zentroetan zein helduen zentroetan 250.000 euroko inbertsioa egingo du udalak, desinfekzio eta garbiketa lanak egiteko. Egunero garbituko dituzte zentroak goitik behera, eta egunean hiru bider komunetan desinfekzio lanak egingo dituzte.
16.000 musuko
Azken erabaki honekin batera, udalak aurkeztutako azken diru partidaren berri ere eman dute. 16.000 musuko banatuko dituzte hiriko ikastetxe guztietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario