domingo, 29 de noviembre de 2020

Euskaraldian 2.197 irundar parte hartzen ari dira

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 28 de Noviembre de 2020.

Euskaraldian 2.197 irundar parte hartzen ari dira

HORIETATIK, 1.679 LAGUNEK AHOBIZI ROLA HARTU DUTE; ETA GAINONTZEKO 500AK, ALDIZ, BELARRIPREST ROLA

28.11.2020 | 23:48

IRUN – Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala proposatu du Euskaraldiak, bigarrenez eta aurtengoan ekimenak 2.197 parte-hartzaile ditu Irunen. Lehen edizioan bezalaxe, norbanakoen hizkuntza-ohiturak astintzea du helburu bigarren Euskaraldiak ere. Norbanakoek azaroaren 24ra arte izan dute aukera ahobizi edo belarriprest rolaren artean hautatzeko, eta Irunen gehiengoek ahobizi izatea erabaki dute. Zehazki, hiri bidasotarrean 1.679 irundarrek euskara uler-tzen dutenei uneoro euskaraz egiteko hautua egin dute, partaideen %77ak. Bestalde, beste 500 lagunek belarriprest rola hartu dute, hau da, euskara dakienak haiei euskaraz egitea nahi dute uneoro. Gainera, Irungo 93 entitatek eman dute izena, eta ia 400 arigune sortu dituzte, barne-ariguneak (taldearen barnean) nahiz kanpo-ariguneak (herritarrekin harremanean).

No hay comentarios: