Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 21 de Septiembre de 2021.
Irunek Eskola Kirolean nesken parte-hartzea ikertuko du
Udalak nesken parte-hartze murriztuaren arrazoiak aztertuko ditu, EH Bilduren emendakin baten baitan
– j.g. 21.09.2021 | 00:06irun – Irailarekin batera Irungo haur eta gazteek ikasturte berriari ekin diote. Egun hauek kurtso berri batek dakartzan erronka eta helburu berriak ezagutzeko uneak dira, eta horrekin batera eskolaz kanpoko jardueretan ere pentsatzen hastekoak. "Jarduera hauen artean Eskola Kirolak garrantzia berezia dauka", adierazi dute azken egunotan Irungo EH Bildutik; izan ere, euskaraz eskaintzen den programa horrek neska eta mutileei kirol desberdinak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera ematen dielako. "Tamalez neska eta kirola urruntzen dituen faktore asko ditugu oraindik ere gure gizartean eta Eskola Kirola ez da horretan salbuespena", diote taldetik. Horregatik, pasa den uztailean egindako kreditu aldaketan neskek duten parte hartze txikiaren arrazoiak aztertzea proposatu zuen taldeak, eta ideia onartu zen. Ikerketa horren emaitzekin udal gobernuari bere esku dagoen guztia egiteko eskatuko dio EH Bilduk.
No hay comentarios:
Publicar un comentario