miércoles, 30 de octubre de 2019

Behobia lasterketa berotzeko, hamaika jarduera Irunen

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 28 de Octubre de 2019.

Behobia lasterketa berotzeko, hamaika jarduera Irunen

Azaroaren 8tik 10era, Behobia-Donostia lasterketarekin lotutako ekitaldi eta jarduera ugari antolatu ditu Irungo Udalak.
Programa iragartzeko kartelak jarri dituzte Kolon pasealeku inguruan.
Datorren azaroaren 10eko Behobia-Donostia lasterketari begira jarri da dagoeneko Irungo Udala. Iaz bezala, lasterketa berotzeko running-aren munduarekin lotutako programa prestatu dute astebururako, eta horretarako, dozenaka jarduera egingo dituzte Ficoba erakustazokan. Gaur eman dute egitarauaren berri udaleko ordezkari Juncal Eizaguirrek, Fortuna Kirol Elkarteko Arantza Rojorekin batera.
Zirrara Irunen hasten da lelopean egingo dute aurtengo programa. Ohiko Lasterketaren feria Ficoban izango da, azaroaren 8 eta 9an. Bestalde, larunbatean, 12:00etatik aurrera, batukada eta trikiti saioa eskainiko du Txorimaloak Soinu Taldeak. Arratsaldean berriz, Ondare Kultur Elkarteko erraldoi eta buruhandiek desfile berezia eskainiko dute Santiago kaleraino. Amaitzeko, Deabrubeltzak konpainiak zirku emanaldia egingo du.
Era berean, Zirrara Irunen hasten da programarekin hiriko 80 komertzio baino gehiagok bat egin dutela nabarmendu dute udaletik. Hala, guztiek erakusleihoetan binilo bereziak jarriko dituzte, Behobiarako espresuki. Gainera, pintxo bira bat egitea ere aurreikusi dute antolatzaileek. Amaitzeko, Oiasso museoak  deskontu bereziak eskainiko dituztela jakinarazi dute.

No hay comentarios: