jueves, 31 de octubre de 2019

Danako jatetxe irundarraren 'Beltza', Euskal Herriko pintxo onena

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 30 de Octubre de 2019.

Danako jatetxe irundarraren 'Beltza', Euskal Herriko pintxo onena

"Sentsazio deskribaezina izan da. Beti ikusi dugu saria harrapaezin bezala, baina orain gure eskuen artean dugu", adierazi dute jatetxeko David Rodriguez eta Naiara Abandok.
Rodriguez eta Abandok hunkituta jaso dute saria.
Euskal Herriko XIV. Pintxo Txapelketa irabazi berri du Irungo Danako jatetxeak. ‘Beltza’ pintxoarekin lortu dute saria, baina ez da bakarra izan. Horrez gain, herritarren Kutxabank Saria ere eskuratu dute. Donostiako Kursaalen egin dute finala, gaur.
‘Beltza’ pintxoa kozinatzeko, bi gisatu brioche tankerako ogi baten barruan sartu dituzte. Lehen gisatua pil-pil erako bakailao kokotxak dira, eta bestea, txipiroiak tintan. Guzti horri, limazko kabiarra, limoizko mahonesa eta pipermin haizea gehitu diote.
“Sentsazio deskribaezina izan da. Beti ikusi dugu saria harrapaezin bezala, baina orain gure eskuen artean dugu. Gure semeei dedikatu nahi diegu, gure familiei eta Danako jatetxeko familia guztiari”, adierazi dute David Rodriguez eta Naiara Abando jatetxeko jabeek.
Rodriguez eta Abandok txapeldunaren txapela, Hondarribiko Hostalaritza Elkartearen saria, Amstel Oro saria, eta Makron gastatzeko 3.000 euroko txekea jaso dute.

No hay comentarios: