viernes, 23 de diciembre de 2022

Babesle berria du Irungo Maratoi Erdiak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 23 de Diciembre de 2022.

Babesle berria du Irungo Maratoi Erdiak

Otsailaren 26an lehiatuko den lasterketak AB Soluciones Industriales enpresaren babes ekonomikoa eskuratu du.

Datorren otsailaren 26an Irungo Maratoi Erdia antolatuko du Bidasoa Atletiko Taldeak, bosgarrenez. Prestakuntza lanetan dihardute dagoeneko, eta atzo babesle berri bat aurkeztu zuten: AB Soluciones Industriales enpresa. Atletismo taldeko ordezkarien arabera, bi entitateek balore antzekoak sustatzen dituzte, hain zuzen ere; eta enpresak lasterketa luzaroan babestea opa dute.

AB Soluciones Industriales 2022an sortu du Alberto Benito Meazak. Enpresa honek industria sektoreko beste hainbatekin egiten du lan, sistemen mantenu eta hobekuntza sustatzeko.

No hay comentarios: