viernes, 23 de diciembre de 2022

Bere izena duen institutuan omendu dute Pio Baroja



Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 22 de Diciembre de 2022.


Bere izena duen institutuan omendu dute Pio Baroja


Irun
Kultura

Arte batxilergoko ikasleek egindako olona bat zabaldu dute institutuko atarian eta performance baten bidez aurkeztu. Alkatea bertan izan da ere.

2022/12/22
Alaine Aranburu Etxegoien





Pio Baroja idazlearen izena duen institutuan, Baroja omendu dute gaur bere jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko. Berez, abenduaren 28an beteko dira 150 urte.

Arte batxilergoko ikasleek olona handi bat sortu dute eta institutuko fatxadan zabaldu. Horretarako, Larraitz Ugartemendia artista eta ikastetxeko irakaslearen laguntza jaso dute.

Oihala prestatzea urteko programazioaren barruan sartu zute, “irudia eta soinua” eta “adierazpide grafiko eta plastikoko teknikak” irakasgaietan. “Proiektuak zenbait diziplina lantzen ditu”. Alderdi plastikoa ez ezik, ikus entzunezkoa, musika eta poesia landu dituztelako eta hori guztia oihalaren aurkezpenean ikusi da performance baten bitartez.

Gaur institutuan egindako ekitaldi horren hasieran, ikasleek beraiek idatzitako lerro batzuk errezitatu dituzte; jarraian, pieza musikal bat jo dute, eta amaitzeko, Pio Barojaren pasarte batzuk irakurri dituzte.

Jose Antonio Santano alkatea bertan izan da, baita Aitor Elexpuru Berako alkatea ere, Baroja bertan bizi izan baizen. Ekitaldian izan dira, halaber, Pío Caro-Baroja, idazlearen iloba txikia institutuko zuzendaria, artista arduraduna eta ikasleak.

No hay comentarios: