miércoles, 21 de diciembre de 2022

Eguberrietako azokan, etxekoak nagusi

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 21 de Diciembre de 2022.

Eguberrietako azokan, etxekoak nagusi

Eguberrietako azoka inauguratu zen ostiralean, urtarrilaren 5era arte irekita egongo dena. Bertako establezimenduak dira nagusi.

Iragan ostiralean Irungo Udalak Zabaltza plazan ezarri duen Eguberrietako azoka inauguratu zen. Hogei postuk osatzen dute, eta hiriko saltokiak dira protagonista nagusiak. Urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, eta hogeitik gora establezimendu eta elkarte txandakatuko dira txaboletan.

Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Hiri Bultzadako ordezkariak modu baikorrean baloratu dute etxekoen aldeko apustua: “Hau da Irunek etorkizunera begira egiten duen apustua. Hirian gauza onak gertatzea nahi dugu herritarrok, eta bertako merkataritzaren alde egiten dugu. Gakoetako bat gure merkataritza eta ostalaritzaz gozatzea da, eta, horretarako, onena Eguberrietako erosketak Irunen eta gure saltokietan egitea; adibidez, azokan parte hartzen dutenentzat. Establezimendu asko urtero etortzen dira, azokak ondo funtzionatzen duen adierazgarri, eta, gainera, egitasmoak Eguberriak girotzeko balio du”.

Astean zehar, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara bisita daiteke. Asteburuetan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Hauexek dira azokan presente dauden establezimenduak:

  • Brikolajes Easo.
  • Artesanos Eskuzlan.
  • Maddisormena8.
  • Sport Jam.
  • K.E. Albistur.
  • Sugar.
  • Real Union.
  • Marrubi.
  • Elkar liburu denda.
  • Gaztelumendi.
  • Fruteria Deperita.
  • Irun Turismoa.
  • Neska Polita.
  • El Taller de la Charo.
  • Picking Pack.
  • Alimentación Nacho.
  • Galarza taller de costura.
  • Vinos Grapetxea.
  • Candy Cakes.
  • Toto: Cristal del Mar.

No hay comentarios: