viernes, 23 de diciembre de 2022

IRUNVI bere jatorrizko lekura bueltatu da

Noticia publicada en  Bidasoko Hitza, el jueves día 22 de Diciembre de 2022

IRUNVI bere jatorrizko lekura bueltatu da

Berritze eta handitze lanak bukatu ondoren, astelehenetik aurrera emango du zerbitzua Eliza kaleko 6. zenbakian.

Argazkia: Irungo Udala.

IRUNVI Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoak jakinarazi du, behin Eliza kaleko 6. zenbakiko lokala berritu eta handitzeko lanak bukatuta, hilaren 26tik aurrera, astelehenarekin, jatorrizko kokalekuan emango duela zerbitzu berriro ere.

Udan hasi ziren lanak, eta epe barruan bukatu dira. Obra horiei esker, IRUNVIk instalazio handi eta modernoagoetan egingo du lan aurrerantzean. Lanek iraun duten bitartean Eskoleta kalean eskaini du elkarteak aurrez aurreko arreta.

No hay comentarios: