miércoles, 22 de noviembre de 2023

Trafiko aldaketak Txanaleta plaza inguruan

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 22 de Noviembre de 2023.

Trafiko aldaketak Txanaleta plaza inguruan

Ostiralean tren geltokia botatzen hasiko direlako izango dira trafiko aldaketak. Autobus batzuek zerbitzua mantenduko dute, baina Nafarroara doazenak tren geltokitik horretatik ez dira igaroko.

 


 

Tren geltokia botatzeko obrak hasiko dira ostiral honetan eta trafikoan eragina izango duela jakinarazi du gaur Irungo Udalak. Zehazki, Txanaleta plazaren parean bi erreiak mantenduko dituzte San Juan plazarako norabidean, baina errei bakarrera murriztuko da Hondarribia kalerantz.

Aldaketa horiek geraleku bat prestatu ahal izateko egingo dute, taxien eta ibilgailu pribatuen bidaiarien jaitsiera puntuala erraztuko duen geltokia izango da, hain zuzen.

Izan ere, Geltoki kalea itxita egongo da eta Txanaleta plazatik sartu beharko da behin-behineko tren geltoki berrira. Estazioko taxi geltokiari eta hiriarteko garraio publikoari ere eragingo dio aldaketak, eta Geltoki kaleko 13. zenbakira lekualdatuko dute.

Beste autobusei dagokienez, Alsa, Secorbus eta BilmanBus konpainiek zerbitzua ematen segituko dute geltokiko aparkalekutik obrak bertara iritsi arte, uda aldera. Estellesak eta Burundesak, bestalde, aparkalekutik zerbitzua kenduko dute azaroaren 24tik aurrera, eta beste geltokietan zerbitzu normala emango dute.

No hay comentarios: