martes, 5 de diciembre de 2023

Elizatxo hiribideko Kateako zubia itxita, abenduaren 12an

Noticia publicada en Bidasoko Hitzaa, el martes día 5 de Diciembre de 2023.

Elizatxo hiribideko Kateako zubia itxita, abenduaren 12an

Adifek Kateako trenbideen gainean egingo dituen obrengatik egongo da itxita Irungo noranzkoan doan erreia.

Irunerako noranzkoan izango du itxierak eragina.

Irungo noranzkoan dagoen Elizatxo hiribideko erreia moztu egingo dute abenduaren 12an. Beraz, Irun mendebaldeko sarbidea Letxunbonborro hiribidea edota Andrearriaga ibilbidea izango dira noranzko horretan. Izan ere, Donostiarako noranzkoko erreia irekita egongo da.

Adifek Kateako trenbideen gainean egingo dituen obrak direla eta izango da itxiera eta udaltzaingoak jakinarazi du ingurua aldez aurretik seinaleztatuko dela, herritarrei afekzioen berri emateko.



Garraio publikoan, bestalde, aldaketa gutxi izango dira. Ekialdebusek suhiltzaileen parkearen parean egiten duen autobus geltoki bakarra kenduko dute eta konpainiak ibilbidea aldatuko du mozketaren ondorioz, eta Katearako desbideratzea hartuko du suhiltzaileen biribilgunean. Horrela, geltoki horretan zerbitzua emateari utziko dio.

No hay comentarios: