Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatuta, Artia eta Martindozeneako gaztelekuak eta GazteARTEan Konekta zerbitzua 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendutako jardueren programazio zabala antolatu dute abendurako.

Hilabete osoan, irundar gazteek aisialdiko eta denbora libreko jarduera-eskaintza erakargarria izango dute, baita aire zabaleko kirol-jarduerak ere. Tartean, sukaldaritza klase bat, lettering edo hitzak marrazten ikasteko saio bat edo origami tailer batean parte hartzeko aukera izango dute.

Gainera, Martindozeneko gaztelekuak bi gune izango ditu ikasturte honetan ere adinaren arabera banatuak. Ostiralero eta larunbatero gaztelekuko bigarren solairua 15 urtetik 18ra bitarteko gazteentzako bakarrik izango da, irundar gazteentzat proposamen interesgarriak sortu eta gara ditzaten.

Programa guztiak www.irun.org/es/gazteartean webgunean aurkitu daitezke. Bestalde, jarduera gehienak doakoak izango dira, eta izen-emateak gaztelekuetara bertara joanez, gazteleku@irun.org posta elektronikoaren bidez edo WhatsApp bidez, 690 706 471 telefonora mezu bat idatziz, egin daitezke.