lunes, 18 de diciembre de 2023

Uhinak kongresua 2024ko urriaren 23 eta 24an egingo da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 18 de Diciembre de 2023.

Uhinak kongresua 2024ko urriaren 23 eta 24an egingo da

Klima aldaketari eta itsasertzari buruzko jardunaldiak dira eta zortzigarren edizioa egingo dute datorren urtean Ficoban.

Hamar hilabete falta dira oraindik Uhinak kongresua hasteko, baina antolatzaileek iragarri dute horretan lanean dabiltzala jada eta dataren berri eman dute: 2023ko urriaren 23 eta 24ean egingo da.

Klima larrialdiari aurre egiteko eta komunikatzeko mugitzen izan zela bosgarren edizioaren goiburua oroitu dute, baina ez dela iraungi uste dute. “Oso baliagarria da oraindik ere klima aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresuaren edizio berrirako”.

Programa diseinatzen lanean dihardutela jakinarazi dute Batzorde Antolatzailetik eta sektore publikoko, politikako, enpresako, teknikari mailako eta teknologia eta ikerketa zentroetako adituak bilduko direla oraingoan ere baieztatu dute.

Asmo nagusia, diziplina anitzeko eztabaida izatea da. “Jakitea klima aldaketaren aurkako neurriak hartu behar dituzten kudeatzaileek zer nolako beharrak dituzten eta ikustea ea zer ekarpen egin lezakeen komunitate zientifiko eta teknologikoak konponbideak aurkitzeko” azaldu dute.

Zortzi urte pasa dira kongresu hau sortu zenetik eta deitoratu dute klima aldaketaren bilakaerak eta itsasertzean duen eraginak ez dutela aurrerapen positiborik izan.

No hay comentarios: