miércoles, 3 de abril de 2024

Apirila eta maiatza kultur ekitaldiz beteta datoz, "ugariak eta askotarikoak"

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 3 de Abril de 2024.

Apirila eta maiatza kultur ekitaldiz beteta datoz, "ugariak eta askotarikoak"

Kulturako ordezkari Nuria Alzagak udaberriko kultur eta aisialdi agenda aurkeztu du gaur. Orotara, 23 proposamen izango dira.

Nuria Alzaga, gaurko aurkezpenean.

Udaberria iritsi berri dela probestuz, Irungo Udaleko Kulturako ordezkari Nuria Alzagak apirileko eta maiatzeko kultur eta aisialdi agenda aurkeztu du. Orotara, 23 proposamen daude oraingoz, 14 apirilean eta 9 maiatzean. Ordezkariaren arabera, “ugariak eta askotarikoak” izango dira, genero eta formatuetatik harago, publikoari erreparatu baitiote ere.”Plan kultural ugari loratuko” direla aurreratu du.

“Udaberrian ere eutsiko diogu kulturaren pultsuari, guztiontzat diseinatutako agenda batekin. Dagoeneko errotuta dauden proposamen batzuk itzuliko dira, hala nola Liburu Azoka, Nazioarteko Dantzaren Eguna, Dokuirun zinema dokumentalaren zikloa edo Zure abenturaren bila bidaiei buruzko programa, baina baita ekitaldi berriak ere”, esan du Alzagak. Berri horiei erreparatuz, Andres Barrios pianistaren kontzertua edo Kalan taldeak eskainiko duena nabarmendu ditu.

Eskaintza honen barruan erakusketak ere izango dira, tartean, Jose Manuel Abalos pintorearen Bizitza olatu artean edo Nestor Basterretxearen ingurukoa. Azken hau hilaren 26an zen egitekoa (Menchu Gal aretoan), baina atzeratu behar izan dutela jakinarazi du gaur Alzagak, euskaltegian egin behar dituzten lan batzuk direla eta. Behin betiko irekieraren data jakin bezain laster iragarriko du udalak.

Sarrera behar duten emanaldietarako txartelak lotura honetan eros daitezke. Bestalde, apirila zein maiatzeko agenda guztia hemen kontsulta daiteke.

No hay comentarios: