miércoles, 3 de julio de 2024

Blaiako hilerritik hildakoen gorpuzkiak aterako dituzte

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 3 de Julio de 2024.

Blaiako hilerritik hildakoen gorpuzkiak aterako dituzte

Zehazki, 2012ko urriaren 21etik 2013ko apirilaren 10era bitartean hildakoen gorputzak aterako dituzte nitxoetatik.

Blaiako hilerriak jakinarazi du datozen asteetan 2012ko urriaren 21etik 2013ko apirilaren 10era bitartean hildakoen gorpuzkiak direla nitxoetatik aterako dituztenak.

Ondorioz, gorpuzkiak berreskuratu eta gorde nahi duen oro Blaiako hileta zerbitzuarekin jarri beharko da harremanetan hilaren 15a baino lehen. Horretarako, hilerrian bertan dagoen bulegora joan beharko dira astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara edo 943 63 48 08 zenbakira deitu beharko dute.


No hay comentarios: