miércoles, 15 de enero de 2025

'Leinu' zirkua estreinatuko du Berdinki Zirku Garaikideak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 15 de Enero de 2025.

'Leinu' zirkua estreinatuko du Berdinki Zirku Garaikideak

Hilaren 18an izango da emanaldia, Amaia KZn. Sarrerak dagoeneko eros daitezke ohiko bideetan.

Berdinki Zirku Garaikidea konpainiak obra berri bat estreinatuko du: Leinu. Irati Gonzalez Jaimerena eta Koldo Arakistain Irazustak osatzen dute konpainia eta “gurasotasuna eta lana” bezalako egunerokoan dauden gaiak igoko dituzte oholtzara “metaforikoki biluzten”

Larunbat honetan izango da ikuskizuna, Amaia KZn, 19:00etan. Bertaratzeko sarrerak erosi behar dira eta prezioak 10 edo 15 eurokoak dira. Horretarako, Amaia KZren orrialdera joan behar da edo bertako leihatilara  gerturatu ikuskizuna baino ordubete lehenago.

No hay comentarios: