jueves, 19 de febrero de 2026

Azken Portuko biribilgunea, trafikoa arintzeko mugarria izango da

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 10 de Febrero de 2026.

Azken Portuko biribilgunea, trafikoa arintzeko mugarria izango da

Aldundiak birbilgunearen proiektua lizitatu du, eta Arbes-Oinaurreko AP-8ko lotune osoari funtzionaltasuna emango dio.

Azken Portuko biribilgunearen proiektua egia bihurtuko da datozen hilabeteetan. Aldundiak biribilgunea bide-lotura berri bat bultzatuko du,  Arbes-Oinaurreko AP-8ko lotune osoa eraikitzeko mugarria izango dena. Obra honek auzoaren mugikortasuna hobetuko du eta Behobiatik sartzen diren ibilgailuen mugimenduak erraztuko ditu. Foru Gobernuaren Kontseiluak proiektuaren lizitazioa onartu du, eta 1.018.000 euroko aurrekontua izango dute obrek. Aurreikuspenen arabera, datozen lau hilabeteetan hastekoak dira obrak.

Biribilgune berriak Artiga pasealekuaren eta Gi-636 errepidearen arteko trafikoa antolatzeko baliagarria izango da. Egun, eremu horretan trafikoa eskuinera biratu dezake bakarrik, eta biribilgune berriak, ordea, mugimendu guztiak egiteko aukera emango du. Obra eskualdeko mugikortasuna hobetzeko planen baitan dago, eta guztira 50 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du Aldundiak. N-638 eta Gi-636 errepideetako sarbideak eta AP-8ko Arbes-Oinaurre lotunea izango dira datozen urteetan egingo diren obrak.

Cristina Laborda alkateak biribilgune berri honen garrantzia nabarmendu du. “Urrats berri horrek Arbesen eta Palmera Monteron barne trafikoak murriztea ekarriko du, biribilguneak ibilgailuak saihesbidera zuzenean sartzea ahalbidetuko duelako, auzo horietatik igaro gabe”, adierazi du. Gaur egun, Gi-636 errepideak trafiko-bolumen handia du, eta biribilguneak trafiko hori banatuko du.

No hay comentarios: