miércoles, 25 de febrero de 2026

Bidasoko M8 Asanblada Feministak Sarrigurengo emakumearen hilketa matxista salatu du

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 24 de Febrero de 2026.

Indarkeria matxista

Bidasoko M8 Asanblada Feministak Sarrigurengo emakumearen hilketa matxista salatu du

Sarriguren hilketa matxista salatzeko dozenaka lagunek bat egin zuten Bidasoko M8 Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzearekin.

Udaletxearen aurrean dozenaka lagun batu ziren. Urko Iridoy Alzelai

Pasa den ostiralean, gizon batek bere bikotekidea arma zuri batez erail zuen Sarrigurenen (Nafarroa). 28 urteko bikotekidea hiltzeaz gain, erasotzaileak bere ama larri zauritu zuen. Bidasoko M8 Asanblada Feministak indarkeria matxistaren kasua salatzeko eta biktimaren senideei elkartasuna helarazteko elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean, San Juan plazan. Bertan, dozenaka lagun batu ziren Tatianaren senideei babesa helarazteko, eta bereziki haren semeari, erasoa bertatik bertara ikusi baitzuen. 

Elkarretaratze isila egin zuten udaletxe aurrean, eta 20 minutuko isilunea egin zuten Eraso matxisten aurrean, tolerantziarik ez! lelopean. Sarrigurengo kasua 2026. urteko indarkeria matxista lehen kasua izan da. Kontaketa ofiziala egiten dutenetik, 2003. urtetik, 133 emakumeren eta hamahiru haurren hilketa matxista izan dira Euskal Herrian.

No hay comentarios: