jueves, 12 de febrero de 2026

Eguraldia dela eta, Zanpantzarraren biharko desfilea bertan behera

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 12 de Febrero de 2026.

Eguraldia dela eta, Zanpantzarraren biharko desfilea bertan behera

Desfilearen ordez, Bidasoako Erraldoiak konpartsaren eskutik, familientzako tailerrak antolatuko dituzte bihar, CBAn.

Zanpantzar InauteriakSua eta Ura erraldoiak, balsa dantzatzen

Eguraldia dela eta, inauterietako egitarauan aldaketa bat iragarri du Irungo Udalak. Bihar, ostiralarekin, Zanpantzarraren desfilea bertan behera geratuko da haizeagatik abisu horia eta euri-jasa handiak espero baitira. Auzoz-auzoko jardueraren ordez, CBAn familia tailerrak egingo dituzte, Ireki Art gunean. 

Bidasoako Erraldoiak konpartsak familientzako doako jarduerak egingo ditu, 17:30etatik 19:30etara. Bertan, haurrek erraldoien irudiak pintatzea, aurpegien margoketa eta Galtzagorrien dantza tailerraz gozatzeko aukera izango dute. Interesa dutenek ez dute izena eman beharko aldez aurretik.

No hay comentarios: