jueves, 12 de febrero de 2026

Haize bundada handiek aireportuko trafikoan eragin dute

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 12 de Febrero de 2026.

Haize bundada handiek aireportuko trafikoan eragin dute

110 kilometro orduko haizeak erregistratu dira gaur gauean, eta goizaldean. Ondorioz, Madrildik zetorren hegazkina Bilbora bideratu dute.

Haize ufada handiak izan dira gaur gauean eta goizean. 100 kilometro orduko langa gainditu dute haizeek, Higerreko estazioak erregistratu duenez. Atzo Hondarribiko Udalak alerta horia iragarri zuen, eta gauean zehar, 01:00etatik 05:40era arte, ez da 80 kilometro orduetatik jaitsi. Haizete handiena 03:50ean izan da, 110 kilometro ordukoa.

Egunsentiarekin haizeek berriro egin dute gora eta 08:10ean berriro ere gainditu da 100 kilometro orduko langa. 08:40ean zuen aurreikusia lurreratzea Madrildik zetorren Iberiako IB443 hegazkinak, baina azkenean, haizea dela medio, Bilbora bideratu behar izan dute. 

Olatu handiak

Haizeez gain, olatu handiak ikusi dira kostaldean. Baretasuna nagusi izaten den hondartzan ere, olatuak ikusi dira. Horrez gain, haizeak eraginda, golf eremuko GI-636 errepidean zuhaitz bat erori da, eta autoen zirkulazioa eten egin dute.

No hay comentarios: