'Kontsumitu bermearekin. Erosi Irunen' kanpaina hurrengo fasean sartzear da
Hiritarrek otsailaren 10etik martxoaren 1era bitarte kanpainan parte hartzeko aukera izango dute, saltoki laguntzaileetako inprimakiak beteta.
Irungo Udalak hiriko saltokietan kontsumitzeko lanean jarraitzen du, horren eredu da Kontsumitu bermearekin. Erosi Irunen kanpaina. Datorren asteartean, hilaren 10ean, fase berri bati hasiera emango dio kanpainak, eta martxoaren 1era bitarte hiritarrek aukera izango dute kontsumitzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko galderen inprimakia betetzeko saltoki laguntzaileetan. Aurten, Irungo 21 saltokik parte hartu dute kanpainan.
Nuria Alzaga alkateorde eta Hiri Bultzada eta Ekonomia Sustapeneko ordezkariak balio eman nahi izan die kanpainarekin bat egin duten saltokiei. Komertzio hauek kartel bat izango dute erakusleihoan, eta saltokiaren barruan, txartel formatuko formulario batzuk izango dituzte kontsumitzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko galderekin. Epea amaituta zozketa bat egingo dute erantzun egokiekin, martxoaren 1ean.
Martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen Egunarekin bat eginez, 30, 40 eta 60 erosketa-txartelen irabazleei txartelak banatuko dizkiete ekitaldi batean.


No hay comentarios:
Publicar un comentario