viernes, 13 de marzo de 2026

Anaka-San Migel obren hasiera ospatzeko jaia apirilaren 11ra atzeratu dute

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 12 de Marzo de 2026.

Anaka-San Migel obren hasiera ospatzeko jaia apirilaren 11ra atzeratu dute

Larunbaterako, hilak 14, iragarrita dagoen jai herrikoia atzeratu dute, eta datorren astelehenean urbanizazio-lanei ekingo diote.

Datorren astelehenean, hilak 16, Irunen azken urteotan egin den proiektu handienaren lanak hasiko dituzte. Anaka-San Migel eremuan Babes Ofizialeko 887 etxebizitza eraikiko dituzte, eta urbanizazio-lanen hasiera ospatzeko Julian Sanchez parkean jai herrikoia iragarri zuten larunbaterako, hilak 14. Gaur, aldiz, jai eguna apilaren 11ra atzeratuko dutela iragarri dute. Egitarauaren aldetik, ez dute aldaketarik egingo.  

No hay comentarios: