viernes, 13 de marzo de 2026

Azken Portuko kiroldegiak 600 metro koadroko fitness areto berritua izango du

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 12 de Marzo de 2026.

Azken Portuko kiroldegiak 600 metro koadroko fitness areto berritua izango du

170 metro karratu gehiago izango ditu; horrek lan funtzionala egiteko espazioa handitzea ekarriko du, hamar makina eta bederatzi banku gehiago jarriko dituzte.

Azken Portu kiroldegiak fitness areto berria izango du. Gaur egun, 600 metro koadroko aretoa izango du, 170 metro koadro gehiago izango ditu. Handitze lanen ondorioz, indarraren eskaintza hobetuko dute, eta lan funtzionala egiteko aretoa berrituko dute. Zorua berritu eta makina gehiago jarriko dituzte, hain zuzen, hamar makina eta bederatzi banku. Indarra lantzeko barra, disko eta mankuerna gehiago jarriko dituzte.

Gaur egun, Azken Portuko kiroldegiak erabiltzaile ugari biltzen ditu egunero. “Kasu honetan, gimnasioaren espazio osoa handitzen duen fitness areto hau handitu eta hobetzen dugu, erabiltzaileek ariketak hobeto egin ahal izan ditzaten”, adierazi du Borja Olazabal kirol ordezkariak. Makina gehiago jartzeaz gain, kiroldegiko sarrera erraztuko dute, ate automatikoak jarriko dituztela gehitu du kirol ordezkariak. 

Fitness aretoko hobekuntzak aprobetxatzeko hilabete amaierara arte promozio bat egingo dute. Alta berriek doako matrikula izango dute, martxoko, apirileko, maiatzeko eta ekaineko ordainketa-kuotak egiten dutenek.

Artaleku kiroldegian ere hainbat berrikuntza egingo dituzte. Harrera gunea egokituko dute, irudia eguneratu eta espazioari argitasun handiagoa emango diote. Igerilekuko aldagelatan ere aldaketak egingo dituzte: panelak sabaiaraino handituko dituzte eta ate automatikoa jarriko dute, gurpildun aulkian aldageletatik igerilekura igarotzea errazteko.

No hay comentarios: