viernes, 20 de marzo de 2026

Euskara 24. KORRIKA Korrika, 24 orduetan ikusgai

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 19 de Marzo de 2026.

24. KORRIKA

Korrika, 24 orduetan ikusgai

Hamaika Telebistak zuzeneko egingo du Korrikaren nondik norakoekin. Bertarako esteka HITZAn izango da besteak beste.

Lehertzear da Korrika! Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak hamar egunez Euskal Herriko txoko asko zeharkatuko ditu. Gaur emango diote hasiera ibilbideari Atharratzen (Zuberoa). Goizean goizetik, zenbait ekitaldi izan dira, eta 15:00etan hartuko dute lehen lekukoa. 

Hurrengo hamaika egunetako ibilbidearen jarraipen zehatza egingo du Hamaika Telebistak, eta HITZAk zuzeneko hori bere webgunean eskegita edukiko du, edozein momentutan Korrika nondik doan ikusi nahi duenak eskuragarri izan dezan. 

Emisioa ikusteko egin klik hemen

No hay comentarios: