lunes, 23 de marzo de 2026

Gizartea Hildako bat eta zauritu bat Palmera Montero ondoan izandako sutean

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 23 de Marzo de 2026.

Hildako bat eta zauritu bat Palmera Montero ondoan izandako sutean

Ezbeharra Palmera Montero inguruko soto batean izan da, eta Ertzaintzaren arabera gas leherketa batengatik izan da.

Utzitako argazkia

Ezbeharra izan da Irunen. Ertzaintzak Palmera Montero ondoko Pelegrin kaleko 55. zenbakian izandako sutearen berri eman du. Ezbeharrean pertsona bat hil eta beste pertsona bat larri zauritu da erredurengatik. Ertzaintzaren arabera, gas leherketa bat izan da eta horren ondorioz izan da ezbeharra. Ertzaintzaren arabera larri zauritutako laguna Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. 

Ezbeharra 13:45ak aldera izan da, eta 15:00tarako suhiltzaileek sutea itzali dute. Dagoeneko sutea zer eragin duen ikertzen ari dira. Hipotesien arabera gas botila batek eraginda izan da sutea.

No hay comentarios: