domingo, 8 de marzo de 2026

Martxoak 8 Berdintasun Batzordeak elkarretaratzea egin du udaletxe aurrean

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el domingo día 8 de Marzo de 2026.

Martxoak 8

Berdintasun Batzordeak elkarretaratzea egin du udaletxe aurrean

'Egunero behar luke Martxoak 8 izan' lelopean dozenaka lagun bildu dira, diskurtso antifeministak, erreakzionarioak eta misiginoak salatzeko.

Irungo Berdintasun Batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute San Juan plazan, eta bertan dozenaka lagun bildu dira. “Emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasunarekiko gure konpromisoa berresten dugu, uste osoz berretsi ere, uko egin ezineko printzipio demokratikoa baita, eta gizarte justu, libre eta kohesionatu baten oinarrizko zutabea”. Hala adierazi zuten ostiralean argitaratutako adierazpenean. “Diskurtso antifeministak kolektiboki antolatutako eraso politikoa dira, eta, beraz, ezin dugu onartu eztabaida publikoaren barruko iritzi hustzat hartzerik”.

Elkarretaratzea 11:00etan izan bada ere, Berdintasun Batzordeak herritar guztiei dei egin die mugimendu feministak eta emakume mugimenduek antolatutako manifestazioan ere parte hartzera. 

No hay comentarios: